jueves, 22 de septiembre de 2016

ZALLAKO BIODIBERTSITATEA

Pasa den astean Zallako Otsoaren Taldea Ekologista Elkartearen bisita jaso genuen. Gure ikasleek gure inguruko biodibertsitateari buruzko hitzaldiaz gozatu zuten. Honekin batera, Zallan filmatutako dokumentala ikusteko aukera izan genuen.

Gazteek zerikusi handia dute ingurumenaren zainketan. Izan ere, etorkizunean, gurea izango da gaur egun sortzen ari garen ingurumena eta bertan bizi beharko dugu. Horregatik, oso garrantzitsua da dagoeneko natura zaintzen hastea. Ingurumena herritar guzti-guztion ondasuna da, eta hori zaintzea eta babestea denon lana da.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Otsoaren Taldeari eta, bereziki, Josu Acasusori.



No hay comentarios:

Publicar un comentario